2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

AUTISMOA: ERAGOZPENA EDO ABERASGARRIA?



Aurreko egunean, irakaskuntza funtzioko irakasleak hezkuntzaren inguruan interesatzen zitzaigun gai bat aztertzea eskatu zigun. Guk, berehala izan genuen argi hezkuntza bereziaren inguruan egin behar genuela lana eta ziztu bizian lanari ekin genion. Izan ere, gai hau bioi asko gustatzen zaigun gaia da, oso interesgarria iruditzen zaigulako hezkuntza bereziaren egoera zein den aztertzea gaur egungo hezkuntzaren mundu korapilatsuan. Horrez gain, lan hau egitera bultzatu gaituen beste arrazoietako bat, iraganean arazoak dituzten haurrekin izaniko praktikak izan daitezke, baita horrelako haur bat ezagutzeko nahia ere. Dena den, uste dugu, gizarte honetan oraindik ere pausu handi asko geratzen direla arazoak dituzten pertsona hauek era arrunt batean ikusi zein tratatzeko, ez baita zerbait arrunta bezala ikusten. Ondorioz, gure ustez, egoera hori aldatzeko eman beharreko lehen pausua informatzea da, gaixotasun hau izateak dakarren faktore eta ezgaitasun guztiak aztertuz.


Gure bilaketari dagokionez, nagusiki, umeen artean ematen diren gaixotasunen inguruan aztertzean aritu gara, hau da, gaixotasunak izan ditzaketen ondorioak aztertzen eta haien inguruan informatzen. Bilaketa horretan,  oso interesgarria iruditu zitzaigun gaixotasun batekin egin genuen topo, eta gaixotasun hori autismoa da. Autismoa pixka bat aztertu ostean, oso gaixotasun berezia dela ohartarazi gara, hainbat arrazoi direla medio, esaterako: umearen enpatia eta mundua ikusteko era aldatzen eta erabat suntsitzen du autismoak; umeak ez ditu sentimenduak ulertzen eta bere zentzumenekiko hotz azaltzen da; ez du morala zer den ulertzen eta horrez gain, guretzat arruntak diren egoerekin segituan estresatzen dira (kremailera bat igotzearen kasuan, besteak beste) …

Baina bestetik, eta hau da harrigarriena, hainbat gauzetarako gaitasun berezia dute, hau da, urritasuna duten pertsonak gaitasun berezi bat dute, beste pertsonek ez dutena. Adibidez, beraien bizi osoan zehar ezagutu dituzten pertsona guztien izenak gogoratzeko gaitasuna dute, baita kalkulu zailak buruz egiteko gaitasuna ere, bestak beste. Beraz, esan dezakegu, nahiz eta bizitzarako ezinbestekoak diren hainbat arlo burutzeko gaitasunik ez izan, beste hainbat egoeratarako berebiziko gaitasuna dutela, eta hori da haur hauek berezi egiten dituena.

Gainera, aitortu behar dugu, hasiera batean ideia sinple eta soil bat genuela autismoari buruz, baina sarean kuxkuxeatzen aritu ondoren, harrigarria iruditu zaigu aurkituriko informazioa eta bide batez, gaixotasun honi buruzko gauza gehiago jakitea lortu dugu, aurretik ez genekiena, jakina: zein gaitasun berezi dituzten … Izan ere, ez genuen inondik inora ere imajinatzen gaixotasun hau hain “berezia” eta interesgarria suertatuko zenik. Era berean, oso garrantzitsua da esatea, begiratu ditugun web orriez gain, informazioa El viaje de Maria” eta “Academia de especialistas” bideoen bidez eskuratu dugula, autismoa oso era xamurrean azaltzen duten bideoak, alegia. Bideo hauek, oso interesgarriak zein hunkigarriak direla ere aipatu behar dugu, errealitateko zenbait egoera islaturik agertzen baitira.

Bestetik, autismoari buruzko lan hau egin izanak, zer pentsarazia eman digu eta hainbat erabaki hartzera bultzatu gaitu, informazio hau jaso baino lehenago hartuko ez genituenak: esaterako, urritasun hau pairatzen duten pertsona batek laguntzarik behar badu, hor egotea laguntza hori eskaintzeko prest; baita ere, horrelako haur batekin izatean, ezin dugula haur hori beste haur guztiak bezala tratatu, haur horiek zaintza eta atentzio maila handiago bat behar baitute … Beraz, urritasun hau pairatzen duten haur batekin izatean, asko ikasi dezakegula jabetu gara, beraiek ez baitira gainontzeko haurrak bezalakoak, bereziak baitira. Eta berezitasun hori, gainontzeko umeen betiko jokabideetatik irten eta mundua ulertzeko beste modu bereziago batean oinarritzen da.


Gainera, aipatu behar dugu, lan hau egiterako orduan hainbat baliabide erabili ditugula, edozein lan egitea errazten dutenak, alegia. Baliabide horietako batzuk, internet sarean dagoen informazioa, bideoak, eta batez ere, eta guztietatik garrantzitsuena, errealitatean aurki ditzakegun egoerak dira, gaixotasun hau oso ikusia baita guri inguratzen gaituen gaur egungo gizarte honetan. Horrez gain, arestian aipatu dugun bezala, gai honen inguruan ikertzera bultzatu gaituena, mundu korapilatsu hau ezagutzeko nahia da, hau da, beraien pentsatzeko eta jokatzeko modua ulertzeko nahia, oso interesgarria iruditzen zaigulako. Gainera, autismoak izan ditzakeen ondorioak ere ezagutu ditugu, hau da, zailtasunak izatea eguneroko edozein egoera aurrera eramateko orduan, baina aldi berean, gaitasun berezi bat izatea eta hori da haur horiek berezi egiten dituena.

Heziketa bereziari buruzko lana egin behar genuela adierazi genienean gure taldekideei, oso interesgarria iruditu zitzaien guk arlo hau jorratzeko genuen nahia. Horrez gain, heziketa bereziaren barruan autismoaren gaian zentratuko ginela adierazi genien eta beraiei ere, guri bezala, asko interesatu zitzaien autismoari buruz zerbait gehiago jakin ahal izatea. Gainera, aipatu behar dugu, lanari buruzko informazioa aurkitu ahala, are eta gehiago harritzen zirela autismoak izan zitzakeen ondorioei buruz, ez baitzuten espero horrelako ondorioak izan zitzakeela. Gure ustez, adierazi behar dugu, pertsona askok pentsatzen dutela autismoari buruz oinarrizko bi gauza jakitea nahikoa dela, baina guk lan hau egin ostean, iritzi hori aldatu dugu eta horrela pentsatzen duten pertsona guztiei gomendatuko genieke autismoari buruzko informazioa aurkitzea, asko harrituko diren izugarrizko mundu eder eta interesgarri baten barneratuko baitira.

Lan hau amaitu baino lehen, ezinbestekoa iruditzen zaigu hezkuntzaren munduan haur bati atentzio handiagoa eskaini behar zaiola adieraztea, gure ustez, irakasle batek klase bat ematerako orduan ezin baita ume guztiek duten beharrez jabetu, eta beraz, atentzio handiagoa aldarrikatzen dugu gaixotasun hau jasaten duten haurrentzat. Beraz, autismoa duten haurrenganako errespetua eta tolerantzia eskatzen dugu.

Horrez gain, urritasun hau duten pertsonen alde lan egiten duten elkarteei eskerrak eman nahi dizkiegu, beraien borondate on eta konpromisoagatik, haur hauentzako mundu hobeago bat eraikitzen dihardutelako egunak joan eta egunak etorri. Beraz, elkarte hauek gure esker on eta errespetu osoa dute. Elkarte horietako batzuk, honako hauek dira: Atzegi, Apdema eta Aspace, besteak beste.

Azkenik, autismoak harri eta zur utzi gaituela aipatu behar dugu eta oso aukeraketa ona egin dugunaren sentsazioa dugu, gauza berri asko ikasi baititugu. Gainera, ikasiriko gauza oro gaur egungo errealitatean aplikatu genezake, eta beraz, oso aberasgarria dela esan dezakegu. Eta ez dugu pentsatu behar autismoa pairatzen duen pertsona bat beste edozein pertsona baino gutxiago dela, guk baino imajinazio gehiago izateaz gain, ikaragarrizko barne mundu bat dutelako, gainontzeko pertsonok inoiz izango ez duguna. Beraz, ez du zertan inolako eragozpenik izan behar pertsona autista bat zure aldamenean izateak, beraiengandik ere asko ikasi dezakegulako!

Beraz, informazio guzti hau eman ondoren eta autismoaren alde onak zein ez hain onak aipatu ditugularik, norbere gogoetara bultzatzen duen honako galdera hau planteatzen dugu: autismoa, eragozpena edo aberasgarria?
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina