Asier Arzak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Asier Arzak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko urriaren 26(a), igandea

ADIMEN EMOZIONALAREN INGURUAN KUXKUXEATZEN...

Oraingo honetan adimen emozionalaren inguruan lan egitea egokitu zaigu. Hasieran, eta irakasleak gaia planteatu zigunean, adimen emozionalari buruz asko ez genekiela konturatu ginen. Beraz, sarean pixkat kuxkuxeatzeari ekin genion, eta, bilaketa horren ondorioz, adimen emozionalaren inguruko hainbat web orri eta bideo interesgarri topatu genituen.  
Hasteko, geneukan galdera nagusiari erantzuteko, "zer da adimen emozionala?", bi bideo apropos aurkitu genituen, gai honetara gerturatu gintuztenak. 

Bestetik blog interesgarri hau topatu genuen, non adimen emozionalak duen garrantzi handia ulertu genuen. 

Adimen emozionalaren erabilerarekin jarraitu genuen gero. Informazio hau jada ezaguna zen hikhasi orrialdean aurkitu genuen, non emozioen erabileraren azalpen zehatz batekin topatu ginen.

Gaiarekin jarraituz adimen emozionalak zer egitera eramaten gaituen era bikain batean azaltzen zigun bideo hau aurkitu genuen.

Azkenik bi web orri interesgarri hauek topatu genituen. Lehenengokoan adimen emozionalak hezkuntzan duen funtzio eta garrantziaren gaia jorratzen da. Bigarrenean, ordea, adimen emozionala nola landu daitekeen era zehatzean azaltzen da.

Beraz, eta gai honi buruz lehen baino pixkat gehiago jakinda, gehiago kuxkuxeatzeko gogo ikaragarriz gaude!!




2014(e)ko urriaren 19(a), igandea

IRAKASLEAREKIN IKASITAKOAZ

Lan hau egiterako orduan, gutako bakoitzak bere irakasle ohi batekin izaniko elkarrizketa abiapuntutzat hartu dugu, eta horrela, ideia ezberdinak partekatuz, honako eskema hau osatu dugu, non irakaslearen jarrera, funtzioak... zeintzuk izan behar diren zehaztu ditugun, besteak beste. Hona hemen guk mindomo orrialdean eginiko eskemaren azalpena:



-> MINDOMOKO ESKEMAREN AZALPENA:

Aurkezpen honetan guk egin dugun lanaren inguruan hitz egingo dizuegu. Taldean elkartu ostean, bakoitzak bere irakasleak esandakoa agerian utzi dugu eta informazio guztia jaso eta gero, eskema bat osatu dugu. Eskema horretan, goian ikusi daitekeen bezala, zazpi arlo ezberdin bereiz ditzakegu, jarraian azalduko ditugunak:


1. Irakaslearen funtzioa: Irakasleak metodo ezberdinen bitartez, ariketak eginez, jokoen bitartez edota gaia praktikan jarriz haien ikasleei irakatsi behar die. Ikasleek pentsatzen ikasi behar dute. Buruz ikasten ohituta gaude, baina ikasteko era hori ez da batere efektiboa. Buruz ikasten dugun guztia ahaztu egiten zaigu. Horregatik, beste metodo bat praktikan jarri beharko genuke. Beste alde batetik, ikasleak prestatu behar ditu etorkizun baterako, haiek irakasle izatera iristen direnean ez ikaratzeko eta lana kontrolatzen dutela ohartarazteko. Irakasleak helburu batzuk ezarri behar ditu ikasleen arteko harremanak onak izan daitezen, haien arteko konfiantza berreskuratzeko eta  jarrera egokia izan dezaten. Gauzak eginez ikasi egiten dugu. Behin eta berriz ariketa bat eginez gero, ikasi eta azkeneko emaitza egokia izango da baina horretarako ikasi egin behar dugu. Hori da irakasleak erakutsi nahi gaituena eginez ikasten dugula.

2. Euskararen erabilpena: Gaur egungo hezkuntzaren munduan, euskarari garrantzi handiagoa eman behar zaio eta horretan ados agertu ziren elkarrizketatutako irakasle guztiak. Beraz, euskarari erabilpen handiagoa emateaz gain, gure artean ere zabaldu  egin behar dela aldarrikatzen dugu. Izan ere, askotan ikusi eta entzun izan ditugu zenbait haur gazteleraz hitz eginez, euskaraz hitz egin beharrean; ondorioz, gaztelera sahiesten saiatu behar gara neurri batean, horrela euskarari eta baita beste hizkuntzei ere indarra emateko. Azkenik, adierazi behar dugu, euskara ez dela soilik eskolan erabiltzeko hizkuntza, baizik eta eskolatik atera eta gure egunero bizitzan ibili beharreko hizkuntza da. 
3. Aurreiritziak: Askotarikoak izaten dira aurreiritziak gradu hau egiterako orduan, esaterako, lan erraza eta sinplea dela diote batzuk. Beste batzuek, ordea, lan benetan zaila dela adierazten dute, besteak beste. Lan erraza dela dioten horiek, honako argudio hauek erabiltzen dituzte beraiek duten aurreiritzi hori defendatzeko: estresik gabeko lana dela, ordutegi oso ona duena, opor luzeekin, etxerako lan handirik gabe… Baina, benetan lan zaila dela pentsatzen dutenek, ordea, honako argudio hauek erabiltzen dituzte beraien ideia defendatzeko: umeekin etengabeko arazoak izaten direla, talde giro txarra sortarazi daitekeela, azalpenak ematerako orduan zailtasunak… Azkenik, ikasle eta irakasleen arteko arazoak ere gertatzen direla pentsatzen dutenak daude, umeen jarrera desegokiaren ondorioz eta beraiek sortutako iskabilen ondorioz sortutakoak. Beraz, argi dago aurreiritziak askotarikoak direla baina bakoitza oinarri ezberdinekoa da, alegia.

 

4. Kalifikazioak: Kalifikazioak dira ikasleei gehien arduratzen diena, eta ez benetan ikastea. Irakasle batzuek diote saritu behar dena lana egin izana dela, eta ez azkarra izan eta ezer egin gabe nota ona ateratzea. Honekin zera esan nahi dute, garrantzitsuena ez dela amaierako nota, baizik eta eboluzioa. Hasieratik bukaerara aldaketa bat nabaritzea, eta ikasleak ikastea, bakoitzak behar duen denbora hartuaz. Bestalde, kalifikazio onena lortzea ez dela garrantzitsuena irizten dute, baizik eta pertsona bezala heztea. Azken finean, bizitzan hori beharko baitu ikasleak. 



5. Teknologia: Azken urteotan, teknologia gero eta indar handiagoa hartuz joan da eta hori oso argi ikus daiteke gure gizartean, non ia dena teknologiarekin dagoen erlazionaturik. Horren adibide argi bat, hezkuntzaren munduan aurki dezakegu, non teknologiak gero eta eragin handiagoa duen eta horrek, gauza guztiak bezala, bere alde on zein txarrak izan ditzake. Alde onei dagokienez, aipatu behar dugu, informazioa modu errazago batean aurkitzen laguntzen duela teknologiak, horrela, lanak egitea ere erraztuz. Baina, alde txarrei dagokienez, ordea, aipatu behar da, adi egoteko zailtasunak sortzen dituela uneoro teknologiaren menpe egoteak eta horrek, arazoak sortzen ditu lanak egiterako orduan. Azkenik, esan dezakegu, teknologiak gehiegizko indarra duela gaur egungo gizartean eta jende asko teknologiaren menpe bizi dela, eta hori ez da batere ona. Beraz, egokiena zein komenigarriena, erdiko puntu bat bilatzea izango litzateke, non teknologia garrantzitsua izango litzateke, baina ez zuen inor menpean izango.



6. Hezkuntza berezia: Hezkuntza sistema oso orokorra da, denontzat berdina eta bakoitzak izan dezaketen berezitasunak kontuan hartu gabe. Ikasle bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta horiek kontuan hartu beharko lirateke, ume bakoitzaren garapena aztertzeaz eta jarraitzeaz batera. Horrela ez bada, ikaslea ikasketa prozesutik kanpo geldi daiteke, izan ere ikasi beharreko hori ez zaio ikasleari moldatzen. Bakoitzak dituen ezaugarri eta gaitasunak kontuan hartzen badira, hauek bultzatzeko aukera dago eta ume bakoitzaren gaitasunei ahalik eta etekin gehiena atera daiteke.
7. Jarrera: Zenbait pertsonek irakaslearen ikuspuntu okerra dutela iruditzen zaigu. Irakasleek dena jakin behar dutela pentsatzen dugu eta ez dituztela akatsik egiten. Baina irakasleak, guztiok bezala gizakiak dira eta beraiek ere nahasi eta akatsak egiten dituzte. Irakaslearengan dugun harremana nahiko hotza izaten da normalean, konfiantzarik gabekoa. Hala ere, gure ustez, irakaslea, irakaslea izateaz gain, gure laguna izan daiteke, arazo baten aurrean, laguntza eske joatean bertan laguntzeko prest egonez. Harekiko gertutasuna edukitzea garrantzitsua dela uste dugu, bakoitzaren iritzia adierazteko beldurrik edo lotsarik gabe aurkitzeko sentsazioa eskuratzeko. Irakasleak motibatu egin behar zaitu, lana aurrera ateratzeko kapazitatea dugula sinestarazi behar digu eta guregan duen konfiantza adierazi behar du. Azalpenak sinpleak, ulerkorrak eta errazak izan behar direla pentsatzen dugu. 


-> ETA, AZKENIK, MINDOMOKO ESKEMA:


   
Make your own mind maps with Mindomo.

2014(e)ko urriaren 11(a), larunbata

SASKIBALOIA BALIO ITURRI

Bilatu dugun informazio honen laguntzaz ikasi dugu saskibaloiaren bidez ere balio asko barneratu daitezkela, eta modu eraginkorrean gainera. Saskibaloia talde kirola denez honekin lotutako balio asko barneratzeko lagungarria da.

Esaterako, errespetua eta tolerantzia barnera daitezke saskibaloiaren bitartez, bakoitzaren ekintzak eta besteenak ebaluatzen baititu saskibaloi jokalari batek. Horrez gain, laguntasuna sortzeko ere lagungarria da kirol hau, talde kirola denez taldekide artean lagunak izatea ez da batere zaila.




Autoestimarako ere lagungarria izan daitekeela ikasi dugu, norberak badakielako zein diren bere mugak saskibaloian eta horrela norberak bere nortasuna indartu dezake.
Talde kirol ia guztiak bezala konpromisorako ere lagungarria da kirol hau, azken finean umeek taldearekin konpromisu bat hartzen ikasten dute eta hori gerora oso lagungarria da. Gainera konpromisua talde kirol honetan balio garrantsitsuenetakoa da, eta askotan zaila da gazteei barneratzea. Urtean zehar askotan gertatuko da partidu baten aurrean jokalari batek nahiago izango duela beste gauza bat egin partidura joan baino. Eta hor sartzen da taldearekiko eta entrenatzailearekiko konpromisua, gazte askok nahiago izango dute berarengan bakarrik pentsatu eta taldeari huts egin eta partidura ez joan, baina beste batzuk taldearekin konprometituta daudenek beren beste planak alde batera utziko dituzte eta partidura joango dira taldeak bere beharra daukalako naiz eta gero ez jolastu. Taldearekiko konposisua hartu baduzu azken egunerarte bete behar duzu.
Horrelako beste balore asko barnera daitezke saskibaloiaren bitartez.


noticia_1347_1.jpg


Konturatu gara saskibaloia hezkuntza iturri garantzitsua izan daitekeela, ez eskola edo gurasoak bezala, baina garrantzi handikoa. Beraz oso garrantzitsua da saskibaloiko entrenatzaile guztiak ondo formatuak egotea. Konturatu behar dira ume askoren eredu direla, eta balore hauek trasmititzen eta erakusten saiatu behar dira beti lehiakortasunaren aurretik.



aa juan abasolo.jpg

Hau guztia jakin ondoren,ni, Ane, saskibaloiko entrenatzailea naizenez, haurrekin ditudan entrenamenduak pixka bat aldatuko ditut, balore hauek barneratzea erraztuko dien ariketa gehiago jartzen saiatuko naiz, azken finean  bizitzan partiduak irabaztea baino garrantzitsuagoa da balio horiek edukitzea.


Aurretik esan dugun guztia internet bidez ikasi ahal izan dugu, orrialde desberdinak irakurriz,esaterako orrialde hau oso interesgarria iruditu zaigu, bertan saskibaloiarekin lor daitezkeen balioak oso ondo azaltzen baititu.
Hau ikasteko egin duguna, interneten kuxkuxeatzea izan da, hainbat orri ezberdin bilatu irakurri eta horien artean interesgarriak iruditu zaizkigunak aukeratu eta besteak alde batera utzi ditugu.

Honen inguruan ikertzera bultzatu gaituena zera da: bioi kirola asko gustatzen zigula, biok praktikatzen dugu kirola eta kasu hontan saskibaloia aukeratu dugu biori gustatzen zaigun kirol bat delako, eta interesgarria iruditu zaigulako ikustea nola hezi daitekeen kirol honen bitartez, denok entzun dugu noizbait kirola bai umeentzat eta bai helduentzat garrantzitsua dela, baina gehienak pentsatu ohi du forma fisiko onean egoteko dela garrantzitsua kirola,hau irakurri ondoren, ordea,  ohartu gara hori baino askoz onura gehiago dituela, eta hezitzeko modu bikaina izan daitekeela kirola, beti ere eskolan ikasten diren gauzekin tartekatuz. Beraz saskibaloia onura fisiko eta mentalez aparte, gizatean elkarbizitzeko derrigorezkoak diren baloreak irakasteaz ere arduratzen da.

Taldekideei harridura pixkat eragin die, ez baitzuten uste saskibaloiaren bitartez hainbeste gauza ikas zitezkeenik, eta ez zutelako uste kirola hain garrantzitsua izatera irits zitekeenik. Beraz, egindako lana interesgarria iruditu zaie eta hau ikusita, hemendik aurrera kirolari garrantzi gehiago emango diotela uste dugu, benetan garrantzitsua dela ohartu baitira.

Lana orokorrean interesgarri iruditu zaigu guri ere, nahiz eta saskibaloia asko gustatu ez genekizkien gauza asko ikasi baititugu.




2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

ANA JAUREGIRI EGINDAKO ELKARRIZKETA











Nik egin dudan elkarrizketan nire lehen hezkuntzako irakasle ohiari egin nion, Ana Jauregiri. Ana Jauregi tolosarra da, baina nirekin koinziditu zuen Toki-Alai eskolan laugarren mailan. Betidanik asko apreziatu dudan irakaslea izan da eta elkarrizketa hau egiteko esan zidatenean, berehala pentsatu nuen berengan.

Elkarrizketa egiten ari nintzen bitartean irudi eta pentsaera asko etorri zitzaizkidan burura, lehen hezkuntzan Anarekin koinziditu nuen urtekoak. Egoten nintzen gela, patioko futbol partiduak, nire txikitako lagunak, irakasleak... oso momentu polita iruditu zitzaidan, eta asko pozten naiz berriz berarekin elkartzeak hainbeste urte pasa ondore. Gainera irakasle hau benetan asko apreziatzen dut eta lan honetan lagundu eta gero are gehiago. Txikitan arazo asko izan nituen bere klaseetan, asko kostatzen zitzaidan irakasgaiak aurrera eramateak baina bere laguntzaz eta bere motibazioari esker azkenean lortu nuen dena aurrera eramatea eta berak niregan sinesteak betirako eskertuko diot.

Bestalde Ana asko poztu zen,nik beregan pentsatzea eta esan zidan oso arro zegoela nitaz. Elkarrizketa egin ondoren esan zidan oso gustura aritu zela eta animo handiak eman zizkidan, unibertsitatean jarraitzeko.

Beraz nik uste dut magisteritza ikasteko gogoak hortik etortzen zaizkidala. Txikitan Anaren laguntza behar izan nuen, benetako irakasle baten laguntza nuen. Berak demostratzen zidan niregan benetan sinesten zuela eta arazo guztiak aurrera eramaten lagunduko zidala. Beraz nik Ana bezalako irakaslea izan nahi dut etorkizunean, nun laguntza behar duten umeei laguntzeko prest nagoen.


2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

La educación prohibida

Gaur ikusitako pelikula 18 urteko mutil batek eginikoa da eta gaur egungo hezkuntza kritikatzen du. Horretarako gaian adituak diren hainbat pertsona elkarrizketatzen ditu, hauek leku ezberdinetakoak dira Txile, Argentina,Ekuador,Espainia... Elkarrizketatutako pertsona hauek ez daude ados gaur egungo hezkuntza sistemarekin ez baitute uste eraginkorra denik. Izan ere, umeak informazioa buruz ikastera behartuta daude eta errealitatean ez dute ezer ikasten.
Gu ados gaude pelikula honek egiten duen kritikarekin baina iruditzen zaigu irtenbide bat ere eman beharko luketeela. Hezkuntza motaren arazoak azaltzen dituzte baina hoiek konpontzeko biderik ez dute erakusten. Nahiz eta pelikulako ideia nagusiarekin ados egon bertan azaltzen dena praktikan jartzea ia ezinezkoa dela iruditzen zaigu, izan ere, hezkuntza sistema erabat suntsitu beharko zen berria sortzeko, gainera zaila izango zen hezkuntza berri hori definitzea. Jarraian filma hau kritikatzen duten bi artikulu ikusiko ditugu: de como se falla por ser imparcial , feroz ataque a la escuela publica
Lehenengo artikuluari begira bertan egiten duen kritika nagusia bideo hau aberatsei zuzendua dagoela da, hau da, publizitate hutsa dela eskola berri hoietara jende gehiago joan dadin , eta familia ideala behin eta berriro aurkezten du arazoak dituzten familiak kontuan hartu gabe. Guk ikusi dugun zatian familiaren irudi hori ez da agertu baina kritika hau egin duenarekin ados gaude, izan ere, familia guztiek eskubidea dute hezkuntza jasotzeko bere egoera ekonomiko nahiz soziala kontuan hartu gabe.
Bigarren artikuluari dagokionez, bertan esaten da beraien iritzi bereko adituak bakarrik hartzen dituela kontuan eta ez hezkuntza tradizionalaren alde dauden pertsonak. Hala ere, pelikulan planteatzen diren hainbat ideiekin ados dago baina uste du bi iritzi desberdin agertu behar direla gero ikusle bakoitzak berea aukera dezan, eta filma honek ez du aukera hori ematen. Kritika hau egin duenarekin erabat ados gaude, ideiekin ados egon arren ideia hauek inposatzen direla uste dugulako, eta ez dute hezkuntza tradizionalaren inguruan ezer onik esaten.

2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

Kaixo, Gasteizko majisteritza eskolan ikasten gabiltzan ikasleak gara eta blog bat egin dugu hezkuntzaren inguruan interesatzen zaizkigun gaiak elkarren artean konpartitzeko. Honen bidez, albiste edo bitxikerien berri modu desberdin batean jabetzeko aukera izan dezakegu. Espero dugu guk helarazitako informazioa baliagarri izan dadin ondo pasatzen duzuen bitartean... ONGI ETORRI KUXKUXERO GUZTIEI!!!!



Badakigunez, gaur egungo teknologiak oso aurreratuta daude, baina agian aurrerapen horiek garapen positibo bat suposatu beharrean, gizarte mailan atzerapauso bat izan dira. Einsteinek esan zuen bezala "temo al dia en que la tecnología sobrepase humanidad: el mundo solo tendrá una generación de idiotas". Jarraian arazo hau isladatzen duten bi argazki ikusiko ditugu.


 
 
 
  Argazki honek ez du ia azalpenik behar, literalki ikusten da nola mugikor bat liburu baten gainetik dagoela. Gauza bat liburuen irakurketa oso ohikoa ez izatea da,baina hau ez da irakurketa liburua , klaseko liburu bat baino, ikastolan dagoenaren seinale. Mugikorrarekiko sortu diren menpekotasunak adin gazteko ume batek mugikorrak klase orduetan erabiltzera eraman badu, kezkatzeko gaia da. Klasean egoera hau suertatzen bada, imagina ezina da zenbat denbora eskainiko dion halako ume bakoitzak egun osoan zehar haien mugikorrekin.
 
 
Badakigu zailtasunak edo urritasunak dituzten pertsonak daudela, baina horiek ere besteok bezala ikasteko eskubidea daukate nahiz eta beraien modura egin, ondorengo bideoan ikus daiteke haur itsu batek nola deskribatzen dituen loreen koloreak.
 
 
 
 
 
 
Orain ikusiko duzuen web orriak euskal hezkuntzaren printzipioak aldarrikatu eta ezagutaraziko digu,oso interesgarria da irakasleek web orri honetan  parte har dezaketelako beraien ideiak transmititzeko .