Pasaden eguneko elkarrizeketa, lehen hezkuntzan
izandako Karmele izeneko irakasleari egin nion, berez ez da izan orain arte
izan dudan irakaslerik onena baino bai bereziena. Emakume honek, bere bizitzako
26 urte eskeini dizkio irakaskuntzari. Klasean erabili zuen metodologia izan da
gaur egun berataz oroitzapen atseginak izatera eraman nauena.
Hasiera batean elkarrizketa hau egiterakoan biek
genuen lotsa, gainera deserosotasun puntu bat ere nabaria zen, izan ere denbora
asko pasa zen gure artean azkenengoz hitz egin genuenetik. Baina denbora aurrera
joan ahala, lotsak alde batera utzita, elkarrizketa interesgarri batean
murgildu ginen eta azkenenan uste baino azkarrago pasa zitzaigun denbora.
Elkarrizketari dagokionez hainbat galdera eraman
nituen prestatuta etxetik, eta galdera hoiekin, Karmelek irakasle moduan izan
duen ibilbidearen laburpen bat lortu nuen, lehenengo egunetik gaur egunerarte.
Eta baita eta urteen poderioz izan duen eraldaketari buruz ere egon zen
hizketam. Hitz egiten genuen bitartean bere ikasle gineneko hainbat anekdota
kontatu zizkidan, eta beraz oroitzapen mordoa etorri zaizkit burura. Gainera
horri esker prestatuak ez neuzkan galderak botatzeko aukera eman zidan, eta horrela
interesatzen zitzaizkidan gaietan sakontzen nuen.
Esan bezala, irakasle honengandik ditudan orotzapen
guztiak atseginak izateak, berak gurekin
erabili zuen irakasteko moduaren ondorio da. Bere irakasteko era, gure
parte-hartzean oinarritzen zuen, hasiera batetik gure interesak bilatzen zituen
eta interes horiek habiapuntutzat hartuta horri buruz sakontzen saiatzen zen,
beti modu dinamiko batean. Horri esker bere garaian irakatsi zizkidan gauza
asko gogoan ditut oraindik.
Elkarrizketa amaitu zenean, Karmele beste ikuspuntu
batetik ikusteko aukera izan nuen. Berataz asko ikasteaz gain, etorkizunerako
erreferente izan zitekeen, bere jokatzeko eraren inguruan erabilgarriak izan
daitezkeen hainbat gauzekin geratu nintzelako. Azkenik bakoitza bere aldetik
joan baino lehen, esperientzian oinarritutako baliogarriak izan zaizkidakeen
hainbat aholku eman zizkidan, eta eskertzekoa izan zen. Honekin amaitutzat eman
genuen.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.