June Lopez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
June Lopez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko urriaren 26(a), igandea

ADIMEN EMOZIONALAREN INGURUAN KUXKUXEATZEN...

Oraingo honetan adimen emozionalaren inguruan lan egitea egokitu zaigu. Hasieran, eta irakasleak gaia planteatu zigunean, adimen emozionalari buruz asko ez genekiela konturatu ginen. Beraz, sarean pixkat kuxkuxeatzeari ekin genion, eta, bilaketa horren ondorioz, adimen emozionalaren inguruko hainbat web orri eta bideo interesgarri topatu genituen.  
Hasteko, geneukan galdera nagusiari erantzuteko, "zer da adimen emozionala?", bi bideo apropos aurkitu genituen, gai honetara gerturatu gintuztenak. 

Bestetik blog interesgarri hau topatu genuen, non adimen emozionalak duen garrantzi handia ulertu genuen. 

Adimen emozionalaren erabilerarekin jarraitu genuen gero. Informazio hau jada ezaguna zen hikhasi orrialdean aurkitu genuen, non emozioen erabileraren azalpen zehatz batekin topatu ginen.

Gaiarekin jarraituz adimen emozionalak zer egitera eramaten gaituen era bikain batean azaltzen zigun bideo hau aurkitu genuen.

Azkenik bi web orri interesgarri hauek topatu genituen. Lehenengokoan adimen emozionalak hezkuntzan duen funtzio eta garrantziaren gaia jorratzen da. Bigarrenean, ordea, adimen emozionala nola landu daitekeen era zehatzean azaltzen da.

Beraz, eta gai honi buruz lehen baino pixkat gehiago jakinda, gehiago kuxkuxeatzeko gogo ikaragarriz gaude!!




2014(e)ko urriaren 19(a), igandea

IRAKASLEAREKIN IKASITAKOAZ

Lan hau egiterako orduan, gutako bakoitzak bere irakasle ohi batekin izaniko elkarrizketa abiapuntutzat hartu dugu, eta horrela, ideia ezberdinak partekatuz, honako eskema hau osatu dugu, non irakaslearen jarrera, funtzioak... zeintzuk izan behar diren zehaztu ditugun, besteak beste. Hona hemen guk mindomo orrialdean eginiko eskemaren azalpena:



-> MINDOMOKO ESKEMAREN AZALPENA:

Aurkezpen honetan guk egin dugun lanaren inguruan hitz egingo dizuegu. Taldean elkartu ostean, bakoitzak bere irakasleak esandakoa agerian utzi dugu eta informazio guztia jaso eta gero, eskema bat osatu dugu. Eskema horretan, goian ikusi daitekeen bezala, zazpi arlo ezberdin bereiz ditzakegu, jarraian azalduko ditugunak:


1. Irakaslearen funtzioa: Irakasleak metodo ezberdinen bitartez, ariketak eginez, jokoen bitartez edota gaia praktikan jarriz haien ikasleei irakatsi behar die. Ikasleek pentsatzen ikasi behar dute. Buruz ikasten ohituta gaude, baina ikasteko era hori ez da batere efektiboa. Buruz ikasten dugun guztia ahaztu egiten zaigu. Horregatik, beste metodo bat praktikan jarri beharko genuke. Beste alde batetik, ikasleak prestatu behar ditu etorkizun baterako, haiek irakasle izatera iristen direnean ez ikaratzeko eta lana kontrolatzen dutela ohartarazteko. Irakasleak helburu batzuk ezarri behar ditu ikasleen arteko harremanak onak izan daitezen, haien arteko konfiantza berreskuratzeko eta  jarrera egokia izan dezaten. Gauzak eginez ikasi egiten dugu. Behin eta berriz ariketa bat eginez gero, ikasi eta azkeneko emaitza egokia izango da baina horretarako ikasi egin behar dugu. Hori da irakasleak erakutsi nahi gaituena eginez ikasten dugula.

2. Euskararen erabilpena: Gaur egungo hezkuntzaren munduan, euskarari garrantzi handiagoa eman behar zaio eta horretan ados agertu ziren elkarrizketatutako irakasle guztiak. Beraz, euskarari erabilpen handiagoa emateaz gain, gure artean ere zabaldu  egin behar dela aldarrikatzen dugu. Izan ere, askotan ikusi eta entzun izan ditugu zenbait haur gazteleraz hitz eginez, euskaraz hitz egin beharrean; ondorioz, gaztelera sahiesten saiatu behar gara neurri batean, horrela euskarari eta baita beste hizkuntzei ere indarra emateko. Azkenik, adierazi behar dugu, euskara ez dela soilik eskolan erabiltzeko hizkuntza, baizik eta eskolatik atera eta gure egunero bizitzan ibili beharreko hizkuntza da. 
3. Aurreiritziak: Askotarikoak izaten dira aurreiritziak gradu hau egiterako orduan, esaterako, lan erraza eta sinplea dela diote batzuk. Beste batzuek, ordea, lan benetan zaila dela adierazten dute, besteak beste. Lan erraza dela dioten horiek, honako argudio hauek erabiltzen dituzte beraiek duten aurreiritzi hori defendatzeko: estresik gabeko lana dela, ordutegi oso ona duena, opor luzeekin, etxerako lan handirik gabe… Baina, benetan lan zaila dela pentsatzen dutenek, ordea, honako argudio hauek erabiltzen dituzte beraien ideia defendatzeko: umeekin etengabeko arazoak izaten direla, talde giro txarra sortarazi daitekeela, azalpenak ematerako orduan zailtasunak… Azkenik, ikasle eta irakasleen arteko arazoak ere gertatzen direla pentsatzen dutenak daude, umeen jarrera desegokiaren ondorioz eta beraiek sortutako iskabilen ondorioz sortutakoak. Beraz, argi dago aurreiritziak askotarikoak direla baina bakoitza oinarri ezberdinekoa da, alegia.

 

4. Kalifikazioak: Kalifikazioak dira ikasleei gehien arduratzen diena, eta ez benetan ikastea. Irakasle batzuek diote saritu behar dena lana egin izana dela, eta ez azkarra izan eta ezer egin gabe nota ona ateratzea. Honekin zera esan nahi dute, garrantzitsuena ez dela amaierako nota, baizik eta eboluzioa. Hasieratik bukaerara aldaketa bat nabaritzea, eta ikasleak ikastea, bakoitzak behar duen denbora hartuaz. Bestalde, kalifikazio onena lortzea ez dela garrantzitsuena irizten dute, baizik eta pertsona bezala heztea. Azken finean, bizitzan hori beharko baitu ikasleak. 



5. Teknologia: Azken urteotan, teknologia gero eta indar handiagoa hartuz joan da eta hori oso argi ikus daiteke gure gizartean, non ia dena teknologiarekin dagoen erlazionaturik. Horren adibide argi bat, hezkuntzaren munduan aurki dezakegu, non teknologiak gero eta eragin handiagoa duen eta horrek, gauza guztiak bezala, bere alde on zein txarrak izan ditzake. Alde onei dagokienez, aipatu behar dugu, informazioa modu errazago batean aurkitzen laguntzen duela teknologiak, horrela, lanak egitea ere erraztuz. Baina, alde txarrei dagokienez, ordea, aipatu behar da, adi egoteko zailtasunak sortzen dituela uneoro teknologiaren menpe egoteak eta horrek, arazoak sortzen ditu lanak egiterako orduan. Azkenik, esan dezakegu, teknologiak gehiegizko indarra duela gaur egungo gizartean eta jende asko teknologiaren menpe bizi dela, eta hori ez da batere ona. Beraz, egokiena zein komenigarriena, erdiko puntu bat bilatzea izango litzateke, non teknologia garrantzitsua izango litzateke, baina ez zuen inor menpean izango.



6. Hezkuntza berezia: Hezkuntza sistema oso orokorra da, denontzat berdina eta bakoitzak izan dezaketen berezitasunak kontuan hartu gabe. Ikasle bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta horiek kontuan hartu beharko lirateke, ume bakoitzaren garapena aztertzeaz eta jarraitzeaz batera. Horrela ez bada, ikaslea ikasketa prozesutik kanpo geldi daiteke, izan ere ikasi beharreko hori ez zaio ikasleari moldatzen. Bakoitzak dituen ezaugarri eta gaitasunak kontuan hartzen badira, hauek bultzatzeko aukera dago eta ume bakoitzaren gaitasunei ahalik eta etekin gehiena atera daiteke.
7. Jarrera: Zenbait pertsonek irakaslearen ikuspuntu okerra dutela iruditzen zaigu. Irakasleek dena jakin behar dutela pentsatzen dugu eta ez dituztela akatsik egiten. Baina irakasleak, guztiok bezala gizakiak dira eta beraiek ere nahasi eta akatsak egiten dituzte. Irakaslearengan dugun harremana nahiko hotza izaten da normalean, konfiantzarik gabekoa. Hala ere, gure ustez, irakaslea, irakaslea izateaz gain, gure laguna izan daiteke, arazo baten aurrean, laguntza eske joatean bertan laguntzeko prest egonez. Harekiko gertutasuna edukitzea garrantzitsua dela uste dugu, bakoitzaren iritzia adierazteko beldurrik edo lotsarik gabe aurkitzeko sentsazioa eskuratzeko. Irakasleak motibatu egin behar zaitu, lana aurrera ateratzeko kapazitatea dugula sinestarazi behar digu eta guregan duen konfiantza adierazi behar du. Azalpenak sinpleak, ulerkorrak eta errazak izan behar direla pentsatzen dugu. 


-> ETA, AZKENIK, MINDOMOKO ESKEMA:


   
Make your own mind maps with Mindomo.

2014(e)ko urriaren 12(a), igandea


GORPUTZAREN ASKATASUNA
 
 
 
Ainhoa eta biok dantzaren inguruan hitz egitera erabaki dugu, gustuko dugun kirola baita.
 
 
Dantza arte mota nagusietako bat, musika edo literaturarekin batera. Gorputzaren mugimenduan oinarritzen da, musikaren laguntzaz edo ez. Komunikazio modu bat da, sentimendu eta keinuen bidez adierazitakoa. Dantza, sormenezko terapia moduan ere erabiltzen da. Terapia hau baliagarria da alzehimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonentzat, beren emozioak adierazteko aukera ematen zaielako.
 
 
Dantza mota ugari sortu dira azken urte hauetan baina gure arreta ekarri gaituena sabel dantza izan da. Sabel dantza bai psikikoki eta baita fisikoki oso egokia dela ikasi dugu. Norbera bere gorputza ezagutzen dijoa, bere gorputza askatzen. Gorputza eta askatze horrek konfiantza eta autoestima ematen dizu. Gauza guztientzako irekiago zaude, jendearen aurrean,bizitzaren aurrean... Gure gorputzari automasaje bat bezala egitea izango litzateke.
 
 
Dantza mota honetan gehiengoak neskak dira. Horren atzean emakumeen biologia dagoela esaten dute: menstruazioaren jetsiera,  erlazio sexuala, haurdunaldia, erditze momentua, menopausia.
 
 
Ikerketen arabera, gaur egun, postura txarra hartzen ditugu. Gure bizitza oso dijoa sabelaren inguruan, bizkarra okertu egiten dugu eta honek arazo larriak eta min handia eman ditzazke. Sabel dantzak postura desegoki horiek zuzentzen laguntzen ditu eta astrosia ere ekidin dezake. Gure gorputzaren mugimendu faltak sortzen ditu arazo horiek. Sabel dantzak hortaz oinarrituta, bizkarrezurra indartzeko ariketak egiten ditu.
 
Guretzat dantza egitea dibertigarria, lasaia, sexia,estresatik liberatzen zaituena eta jendearekin batzen zaituena da.
 
Sabel dantzaren onurak ikusi eta gero, dantza mota hori probatzeko ilusioa sartu zaigu. Dibertigarria iruditu zaigu eta gure lotsa alde batean uzteko egoera aproposa dela pentsatu dugu. Libre izateko sentsazio hori sentitu nahi dugu inorren begirapean eta bestalde, gure gorputza indartu eta egoera fisiko onean mantentzen lagunduko digula pentsatzen dugu. Harreman berriak egiteko aukera eta bizitzaren aurrean lotsa hori kentzeko aukera paregabea izango da.
 
Sabel dantzaren inguruko informazioa interneten aurkitu dugu, bertako informazioa irakurriz ikasi dugu zertaz oinarritzen den dantza mota hau, zer lantzen duten gehien bat, batez ere emakumeak direla sabel dantza praktikatzen dutenak eta gure gorputza forma onean mantentzeko balio  duela.
 
Beste alde batetik, elkarrizketa batean aurkitu dugu sabel dantzaren inguruko informazaio gehiago.
Entzun eta interesgarria iruditu zaigu, horregatik, horren inguruan idaztea erabaki dugu. Dantza mota honek dituen onurak jendeak ezagutzea nahi ditugu. Oraindik oso zabaldua ez dagoen dantza mota bat da eta ilusioa egiten digu zertan oinarritzen den azaltzea eta bere alde onak agerian uztea.
 
Gure taldekideei azaldu diegu zertan oinarritzen den dantza mota hau, zertarako balio duen eta bere alderdi onak zeintzuk diren ere adierazi dizkiegu. Egia esan, neskei interesgarriagoa iruditu zaie mutilei baino, interes handiagoa jarri dute eta probatzeko ilusioarekin geratu dira. Mutilei, berriz, ez zaie hainbesteko interesa piztu, baina ulertzekoa da mutilei beste kirol batzuk gehiago gustatzea eta dantzaren inguruan ezer jakin nahi ez izatea. Gure taldeko mutilei galdetu diegu ea dantza mota hau probatuko zuten eta ezetz erantzun dute. Alde batetik, lotsagatik, eta beste alde batetik, dantza gustoko ez dutelako.   
 
Azken finean guk dantza egiten dugunean gure tentsioak, emozioak askatzen ditugu. Libre sentitzen gara, disfrutatu egiten dugu eta hobeto sentiarazten laguntzen gaitu. Horregatik gustuko dugu dantza.
   

 
 
 


2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

   
 
 
IRAKASLEARI ELKARRIZKETA
 
 
 
 
Elkarrizketa hau nire ingeleseko irakasleari egin diot, Juankar izena dueña. 2 urtetan eman zidan klase eta nire tutore izan zen bietan. Garai hartan nik 12 urte nituen eta Bilabonako eskolan nengoen.
 
Oroitzapen handiak ditut Juankarretaz. Miresmen handia izan diot,izan ere, niretzat apoio bat izan zen eta asko lagundu zidan. Zalantzak izanez gero, tarteka joaten nintzen harengana eta lagundu egiten zidan.
Irakaslea aukeratzeko momentuan ez nuen inolako arazorik izan, lehenengotik jakin nuen Juankar izango zela.
 
Elkarrizketa hau egitea oso interesgarria iruditu zait. Alde batetik, bere bizitza ezagutu eta berak irakaskuntzan igarotako 30 urteetan izandako esperientzia eta berak hezkuntzaren inguruan duen ikuspuntua ezagutu egin dudalako.
Beste alde batetik, elkarrizketa honek ere balio izan dit ikusteko ze garrantzitsua den bere ustez, irakasle eta ikasleen arteko harremank onak, konfiantzazkoa izatea.
 
Elkarrizketa hau egitea ez zait batere astuna egin, denbora azkar pasa zait, erantzun luzeak eta ondo adierazita eman dizkit eta, egia esan, espero nuena bano lasaiago egon naiz.
Gustora sentitu naiz berarekin eta izan dugun splasaldia atsegina izan da.
 
 
 

2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

La educación prohibida

Gaur ikusitako pelikula 18 urteko mutil batek eginikoa da eta gaur egungo hezkuntza kritikatzen du. Horretarako gaian adituak diren hainbat pertsona elkarrizketatzen ditu, hauek leku ezberdinetakoak dira Txile, Argentina,Ekuador,Espainia... Elkarrizketatutako pertsona hauek ez daude ados gaur egungo hezkuntza sistemarekin ez baitute uste eraginkorra denik. Izan ere, umeak informazioa buruz ikastera behartuta daude eta errealitatean ez dute ezer ikasten.
Gu ados gaude pelikula honek egiten duen kritikarekin baina iruditzen zaigu irtenbide bat ere eman beharko luketeela. Hezkuntza motaren arazoak azaltzen dituzte baina hoiek konpontzeko biderik ez dute erakusten. Nahiz eta pelikulako ideia nagusiarekin ados egon bertan azaltzen dena praktikan jartzea ia ezinezkoa dela iruditzen zaigu, izan ere, hezkuntza sistema erabat suntsitu beharko zen berria sortzeko, gainera zaila izango zen hezkuntza berri hori definitzea. Jarraian filma hau kritikatzen duten bi artikulu ikusiko ditugu: de como se falla por ser imparcial , feroz ataque a la escuela publica
Lehenengo artikuluari begira bertan egiten duen kritika nagusia bideo hau aberatsei zuzendua dagoela da, hau da, publizitate hutsa dela eskola berri hoietara jende gehiago joan dadin , eta familia ideala behin eta berriro aurkezten du arazoak dituzten familiak kontuan hartu gabe. Guk ikusi dugun zatian familiaren irudi hori ez da agertu baina kritika hau egin duenarekin ados gaude, izan ere, familia guztiek eskubidea dute hezkuntza jasotzeko bere egoera ekonomiko nahiz soziala kontuan hartu gabe.
Bigarren artikuluari dagokionez, bertan esaten da beraien iritzi bereko adituak bakarrik hartzen dituela kontuan eta ez hezkuntza tradizionalaren alde dauden pertsonak. Hala ere, pelikulan planteatzen diren hainbat ideiekin ados dago baina uste du bi iritzi desberdin agertu behar direla gero ikusle bakoitzak berea aukera dezan, eta filma honek ez du aukera hori ematen. Kritika hau egin duenarekin erabat ados gaude, ideiekin ados egon arren ideia hauek inposatzen direla uste dugulako, eta ez dute hezkuntza tradizionalaren inguruan ezer onik esaten.

2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

Kaixo, Gasteizko majisteritza eskolan ikasten gabiltzan ikasleak gara eta blog bat egin dugu hezkuntzaren inguruan interesatzen zaizkigun gaiak elkarren artean konpartitzeko. Honen bidez, albiste edo bitxikerien berri modu desberdin batean jabetzeko aukera izan dezakegu. Espero dugu guk helarazitako informazioa baliagarri izan dadin ondo pasatzen duzuen bitartean... ONGI ETORRI KUXKUXERO GUZTIEI!!!!



Badakigunez, gaur egungo teknologiak oso aurreratuta daude, baina agian aurrerapen horiek garapen positibo bat suposatu beharrean, gizarte mailan atzerapauso bat izan dira. Einsteinek esan zuen bezala "temo al dia en que la tecnología sobrepase humanidad: el mundo solo tendrá una generación de idiotas". Jarraian arazo hau isladatzen duten bi argazki ikusiko ditugu.


 
 
 
  Argazki honek ez du ia azalpenik behar, literalki ikusten da nola mugikor bat liburu baten gainetik dagoela. Gauza bat liburuen irakurketa oso ohikoa ez izatea da,baina hau ez da irakurketa liburua , klaseko liburu bat baino, ikastolan dagoenaren seinale. Mugikorrarekiko sortu diren menpekotasunak adin gazteko ume batek mugikorrak klase orduetan erabiltzera eraman badu, kezkatzeko gaia da. Klasean egoera hau suertatzen bada, imagina ezina da zenbat denbora eskainiko dion halako ume bakoitzak egun osoan zehar haien mugikorrekin.
 
 
Badakigu zailtasunak edo urritasunak dituzten pertsonak daudela, baina horiek ere besteok bezala ikasteko eskubidea daukate nahiz eta beraien modura egin, ondorengo bideoan ikus daiteke haur itsu batek nola deskribatzen dituen loreen koloreak.
 
 
 
 
 
 
Orain ikusiko duzuen web orriak euskal hezkuntzaren printzipioak aldarrikatu eta ezagutaraziko digu,oso interesgarria da irakasleek web orri honetan  parte har dezaketelako beraien ideiak transmititzeko .