Bilatu dugun informazio honen laguntzaz ikasi dugu saskibaloiaren bidez ere balio asko barneratu daitezkela, eta modu eraginkorrean gainera. Saskibaloia talde kirola denez honekin lotutako balio asko barneratzeko lagungarria da.
Esaterako, errespetua eta tolerantzia barnera daitezke saskibaloiaren bitartez, bakoitzaren ekintzak eta besteenak ebaluatzen baititu saskibaloi jokalari batek. Horrez gain, laguntasuna sortzeko ere lagungarria da kirol hau, talde kirola denez taldekide artean lagunak izatea ez da batere zaila.
Autoestimarako ere lagungarria izan daitekeela ikasi dugu, norberak badakielako zein diren bere mugak saskibaloian eta horrela norberak bere nortasuna indartu dezake.
Talde kirol ia guztiak bezala konpromisorako ere lagungarria da kirol hau, azken finean umeek taldearekin konpromisu bat hartzen ikasten dute eta hori gerora oso lagungarria da. Gainera konpromisua talde kirol honetan balio garrantsitsuenetakoa da, eta askotan zaila da gazteei barneratzea. Urtean zehar askotan gertatuko da partidu baten aurrean jokalari batek nahiago izango duela beste gauza bat egin partidura joan baino. Eta hor sartzen da taldearekiko eta entrenatzailearekiko konpromisua, gazte askok nahiago izango dute berarengan bakarrik pentsatu eta taldeari huts egin eta partidura ez joan, baina beste batzuk taldearekin konprometituta daudenek beren beste planak alde batera utziko dituzte eta partidura joango dira taldeak bere beharra daukalako naiz eta gero ez jolastu. Taldearekiko konposisua hartu baduzu azken egunerarte bete behar duzu.
Horrelako beste balore asko barnera daitezke saskibaloiaren bitartez.
Konturatu gara saskibaloia hezkuntza iturri garantzitsua izan daitekeela, ez eskola edo gurasoak bezala, baina garrantzi handikoa. Beraz oso garrantzitsua da saskibaloiko entrenatzaile guztiak ondo formatuak egotea. Konturatu behar dira ume askoren eredu direla, eta balore hauek trasmititzen eta erakusten saiatu behar dira beti lehiakortasunaren aurretik.
Hau guztia jakin ondoren,ni, Ane, saskibaloiko entrenatzailea naizenez, haurrekin ditudan entrenamenduak pixka bat aldatuko ditut, balore hauek barneratzea erraztuko dien ariketa gehiago jartzen saiatuko naiz, azken finean bizitzan partiduak irabaztea baino garrantzitsuagoa da balio horiek edukitzea.
Aurretik esan dugun guztia internet bidez ikasi ahal izan dugu, orrialde desberdinak irakurriz,esaterako orrialde hau oso interesgarria iruditu zaigu, bertan saskibaloiarekin lor daitezkeen balioak oso ondo azaltzen baititu.
Hau ikasteko egin duguna, interneten kuxkuxeatzea izan da, hainbat orri ezberdin bilatu irakurri eta horien artean interesgarriak iruditu zaizkigunak aukeratu eta besteak alde batera utzi ditugu.
Honen inguruan ikertzera bultzatu gaituena zera da: bioi kirola asko gustatzen zigula, biok praktikatzen dugu kirola eta kasu hontan saskibaloia aukeratu dugu biori gustatzen zaigun kirol bat delako, eta interesgarria iruditu zaigulako ikustea nola hezi daitekeen kirol honen bitartez, denok entzun dugu noizbait kirola bai umeentzat eta bai helduentzat garrantzitsua dela, baina gehienak pentsatu ohi du forma fisiko onean egoteko dela garrantzitsua kirola,hau irakurri ondoren, ordea, ohartu gara hori baino askoz onura gehiago dituela, eta hezitzeko modu bikaina izan daitekeela kirola, beti ere eskolan ikasten diren gauzekin tartekatuz. Beraz saskibaloia onura fisiko eta mentalez aparte, gizatean elkarbizitzeko derrigorezkoak diren baloreak irakasteaz ere arduratzen da.
Taldekideei harridura pixkat eragin die, ez baitzuten uste saskibaloiaren bitartez hainbeste gauza ikas zitezkeenik, eta ez zutelako uste kirola hain garrantzitsua izatera irits zitekeenik. Beraz, egindako lana interesgarria iruditu zaie eta hau ikusita, hemendik aurrera kirolari garrantzi gehiago emango diotela uste dugu, benetan garrantzitsua dela ohartu baitira.
Lana orokorrean interesgarri iruditu zaigu guri ere, nahiz eta saskibaloia asko gustatu ez genekizkien gauza asko ikasi baititugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina