Ostiralean,
arratsaldeko 17:30etan, nire irakasle ohia zenarekin izan nuen hitzordua,
Xabirekin hain zuzen ere. Xabi nik asko miresten dudan irakaslea da eta horren
ondorioz, bera hautatu nuen elkarrizketa bat izaterako orduan. Bera hautatzeko
beste arrazoietako bat, bere esperientzia da, hainbat urte daramatzalako
hezkuntzaren munduan murgildurik eta aspektu eta adin ezberdinetako pertsonekin
ibilia da, besteak beste. Beraz, ez nuen inongo zalantzarik izan elkarrizketa
nori egin behar nion hautatzerako orduan.
Elkarrizketa
hura bere etxean egin genuen, berak nahiago baitzuen bertan egin eta orokorrean,
bikain joan zen. Hasiera batean pixka bat urduri nengoen, baina denborarekin
urduritasun horiek alde batera utzi eta solasaldiari ekin genion. Gainera
Xabirekin nolabaiteko harremana dut aspalditik, beraz ez nuen inolako arazorik
izan edozein zalantza galdetzerako orduan. Horrez gain, Xabi hobeto ezagutzeko
parada eman zidan elkarrizketa horrek eta egia esan, oso interesgarria iruditu
zitzaidan berak aipaturiko hainbat arlo: ikasketak, bere pentsatzeko modua …
Elkarrizketari
dagokionez, lehenik eta behin, galdera moduko batzuk aurrez eginak eraman nituen,
elkarrizketari nolabaiteko sarrera emateko. Baina behin elkarrizketa hasi
genuelarik, ez nuen gainontzeko galderen beharrik izan, etenik gabeko solasaldi batean murgildu ginen eta. Horrez gain, aipatu behar dut, oso gauza
interesgarriak komentatu genituela eta gauza horiei buruzko bere iritzia ere
adierazi zuela; esaterako, Lomceri edo hezkuntzaren munduan euskarak duen
erabilpenari buruzko iritzia adierazi zuen, besteak beste.
Gainera,
nire txikitako oroitzapenak ekarri zizkidan gogora hainbat gauza aipatu
zituenean. Adibidez, ostiral arratsaldetan izaten genituen tailerrak (non berak
zeramika tailerra lantzen zuen), ondarroako piztinetara egiten genituen
bidaiak, jaialdiak … Egia esan asko poztu ninduen horrelako ekintzak oraindik
ere martxan daudela jabetzeak, oso ekintza aberasgarriak direla iruditzen
zaidalako ume baten heziketa prozesuan.
Amaitzeko
eta arestian aipatu dudan bezala, solasaldi eder bat izan genuen eta Xabi
gehiago ezagutzeko aukera izan nuen. Beraz, esan dezaket oso pozik irten
nintzela berarekin izan nuen solasalditik eta baita bera ere, eta horixe da
garrantzitsuena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina