Lan hau egiterako orduan, gutako bakoitzak bere irakasle ohi batekin izaniko elkarrizketa abiapuntutzat hartu dugu, eta horrela, ideia ezberdinak partekatuz, honako eskema hau osatu dugu, non irakaslearen jarrera, funtzioak... zeintzuk izan behar diren zehaztu ditugun, besteak beste. Hona hemen guk mindomo orrialdean eginiko eskemaren azalpena:
-> MINDOMOKO ESKEMAREN AZALPENA:
1. Irakaslearen funtzioa: Irakasleak metodo ezberdinen bitartez, ariketak eginez, jokoen bitartez edota gaia praktikan jarriz haien ikasleei irakatsi behar die. Ikasleek pentsatzen ikasi behar dute. Buruz ikasten ohituta gaude, baina ikasteko era hori ez da batere efektiboa. Buruz ikasten dugun guztia ahaztu egiten zaigu. Horregatik, beste metodo bat praktikan jarri beharko genuke. Beste alde batetik, ikasleak prestatu behar ditu etorkizun baterako, haiek irakasle izatera iristen direnean ez ikaratzeko eta lana kontrolatzen dutela ohartarazteko. Irakasleak helburu batzuk ezarri behar ditu ikasleen arteko harremanak onak izan daitezen, haien arteko konfiantza berreskuratzeko eta jarrera egokia izan dezaten. Gauzak eginez ikasi egiten dugu. Behin eta berriz ariketa bat eginez gero, ikasi eta azkeneko emaitza egokia izango da baina horretarako ikasi egin behar dugu. Hori da irakasleak erakutsi nahi gaituena eginez ikasten dugula.
-> MINDOMOKO ESKEMAREN AZALPENA:
Aurkezpen honetan guk egin dugun lanaren inguruan hitz egingo dizuegu. Taldean elkartu ostean, bakoitzak bere irakasleak esandakoa agerian utzi dugu eta informazio guztia jaso eta gero, eskema bat osatu dugu. Eskema horretan, goian ikusi daitekeen bezala, zazpi arlo ezberdin bereiz ditzakegu, jarraian azalduko ditugunak:
1. Irakaslearen funtzioa: Irakasleak metodo ezberdinen bitartez, ariketak eginez, jokoen bitartez edota gaia praktikan jarriz haien ikasleei irakatsi behar die. Ikasleek pentsatzen ikasi behar dute. Buruz ikasten ohituta gaude, baina ikasteko era hori ez da batere efektiboa. Buruz ikasten dugun guztia ahaztu egiten zaigu. Horregatik, beste metodo bat praktikan jarri beharko genuke. Beste alde batetik, ikasleak prestatu behar ditu etorkizun baterako, haiek irakasle izatera iristen direnean ez ikaratzeko eta lana kontrolatzen dutela ohartarazteko. Irakasleak helburu batzuk ezarri behar ditu ikasleen arteko harremanak onak izan daitezen, haien arteko konfiantza berreskuratzeko eta jarrera egokia izan dezaten. Gauzak eginez ikasi egiten dugu. Behin eta berriz ariketa bat eginez gero, ikasi eta azkeneko emaitza egokia izango da baina horretarako ikasi egin behar dugu. Hori da irakasleak erakutsi nahi gaituena eginez ikasten dugula.
2. Euskararen erabilpena: Gaur egungo hezkuntzaren munduan, euskarari garrantzi handiagoa eman behar zaio eta horretan ados agertu ziren elkarrizketatutako irakasle guztiak. Beraz, euskarari erabilpen handiagoa emateaz gain, gure artean ere zabaldu egin behar dela aldarrikatzen dugu. Izan ere, askotan ikusi eta entzun izan ditugu zenbait haur gazteleraz hitz eginez, euskaraz hitz egin beharrean; ondorioz, gaztelera sahiesten saiatu behar gara neurri batean, horrela euskarari eta baita beste hizkuntzei ere indarra emateko. Azkenik, adierazi behar dugu, euskara ez dela soilik eskolan erabiltzeko hizkuntza, baizik eta eskolatik atera eta gure egunero bizitzan ibili beharreko hizkuntza da.
3. Aurreiritziak: Askotarikoak izaten dira aurreiritziak gradu hau egiterako orduan, esaterako, lan erraza eta sinplea dela diote batzuk. Beste batzuek, ordea, lan benetan zaila dela adierazten dute, besteak beste. Lan erraza dela dioten horiek, honako argudio hauek erabiltzen dituzte beraiek duten aurreiritzi hori defendatzeko: estresik gabeko lana dela, ordutegi oso ona duena, opor luzeekin, etxerako lan handirik gabe… Baina, benetan lan zaila dela pentsatzen dutenek, ordea, honako argudio hauek erabiltzen dituzte beraien ideia defendatzeko: umeekin etengabeko arazoak izaten direla, talde giro txarra sortarazi daitekeela, azalpenak ematerako orduan zailtasunak… Azkenik, ikasle eta irakasleen arteko arazoak ere gertatzen direla pentsatzen dutenak daude, umeen jarrera desegokiaren ondorioz eta beraiek sortutako iskabilen ondorioz sortutakoak. Beraz, argi dago aurreiritziak askotarikoak direla baina bakoitza oinarri ezberdinekoa da, alegia.
4. Kalifikazioak: Kalifikazioak dira ikasleei gehien arduratzen diena, eta ez benetan ikastea. Irakasle batzuek diote saritu behar dena lana egin izana dela, eta ez azkarra izan eta ezer egin gabe nota ona ateratzea. Honekin zera esan nahi dute, garrantzitsuena ez dela amaierako nota, baizik eta eboluzioa. Hasieratik bukaerara aldaketa bat nabaritzea, eta ikasleak ikastea, bakoitzak behar duen denbora hartuaz. Bestalde, kalifikazio onena lortzea ez dela garrantzitsuena irizten dute, baizik eta pertsona bezala heztea. Azken finean, bizitzan hori beharko baitu ikasleak.
5. Teknologia: Azken urteotan, teknologia gero eta indar handiagoa hartuz joan da eta hori oso argi ikus daiteke gure gizartean, non ia dena teknologiarekin dagoen erlazionaturik. Horren adibide argi bat, hezkuntzaren munduan aurki dezakegu, non teknologiak gero eta eragin handiagoa duen eta horrek, gauza guztiak bezala, bere alde on zein txarrak izan ditzake. Alde onei dagokienez, aipatu behar dugu, informazioa modu errazago batean aurkitzen laguntzen duela teknologiak, horrela, lanak egitea ere erraztuz. Baina, alde txarrei dagokienez, ordea, aipatu behar da, adi egoteko zailtasunak sortzen dituela uneoro teknologiaren menpe egoteak eta horrek, arazoak sortzen ditu lanak egiterako orduan. Azkenik, esan dezakegu, teknologiak gehiegizko indarra duela gaur egungo gizartean eta jende asko teknologiaren menpe bizi dela, eta hori ez da batere ona. Beraz, egokiena zein komenigarriena, erdiko puntu bat bilatzea izango litzateke, non teknologia garrantzitsua izango litzateke, baina ez zuen inor menpean izango.
6. Hezkuntza berezia: Hezkuntza sistema oso orokorra da, denontzat berdina eta bakoitzak izan dezaketen berezitasunak kontuan hartu gabe. Ikasle bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta horiek kontuan hartu beharko lirateke, ume bakoitzaren garapena aztertzeaz eta jarraitzeaz batera. Horrela ez bada, ikaslea ikasketa prozesutik kanpo geldi daiteke, izan ere ikasi beharreko hori ez zaio ikasleari moldatzen. Bakoitzak dituen ezaugarri eta gaitasunak kontuan hartzen badira, hauek bultzatzeko aukera dago eta ume bakoitzaren gaitasunei ahalik eta etekin gehiena atera daiteke.
7. Jarrera: Zenbait pertsonek irakaslearen ikuspuntu okerra dutela iruditzen zaigu. Irakasleek dena jakin behar dutela pentsatzen dugu eta ez dituztela akatsik egiten. Baina irakasleak, guztiok bezala gizakiak dira eta beraiek ere nahasi eta akatsak egiten dituzte. Irakaslearengan dugun harremana nahiko hotza izaten da normalean, konfiantzarik gabekoa. Hala ere, gure ustez, irakaslea, irakaslea izateaz gain, gure laguna izan daiteke, arazo baten aurrean, laguntza eske joatean bertan laguntzeko prest egonez. Harekiko gertutasuna edukitzea garrantzitsua dela uste dugu, bakoitzaren iritzia adierazteko beldurrik edo lotsarik gabe aurkitzeko sentsazioa eskuratzeko. Irakasleak motibatu egin behar zaitu, lana aurrera ateratzeko kapazitatea dugula sinestarazi behar digu eta guregan duen konfiantza adierazi behar du. Azalpenak sinpleak, ulerkorrak eta errazak izan behar direla pentsatzen dugu.
-> ETA, AZKENIK, MINDOMOKO ESKEMA:




iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina