2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

   
 
 
IRAKASLEARI ELKARRIZKETA
 
 
 
 
Elkarrizketa hau nire ingeleseko irakasleari egin diot, Juankar izena dueña. 2 urtetan eman zidan klase eta nire tutore izan zen bietan. Garai hartan nik 12 urte nituen eta Bilabonako eskolan nengoen.
 
Oroitzapen handiak ditut Juankarretaz. Miresmen handia izan diot,izan ere, niretzat apoio bat izan zen eta asko lagundu zidan. Zalantzak izanez gero, tarteka joaten nintzen harengana eta lagundu egiten zidan.
Irakaslea aukeratzeko momentuan ez nuen inolako arazorik izan, lehenengotik jakin nuen Juankar izango zela.
 
Elkarrizketa hau egitea oso interesgarria iruditu zait. Alde batetik, bere bizitza ezagutu eta berak irakaskuntzan igarotako 30 urteetan izandako esperientzia eta berak hezkuntzaren inguruan duen ikuspuntua ezagutu egin dudalako.
Beste alde batetik, elkarrizketa honek ere balio izan dit ikusteko ze garrantzitsua den bere ustez, irakasle eta ikasleen arteko harremank onak, konfiantzazkoa izatea.
 
Elkarrizketa hau egitea ez zait batere astuna egin, denbora azkar pasa zait, erantzun luzeak eta ondo adierazita eman dizkit eta, egia esan, espero nuena bano lasaiago egon naiz.
Gustora sentitu naiz berarekin eta izan dugun splasaldia atsegina izan da.
 
 
 

XABIER URKIZAREKIN ELKARRIZKETA


Ostiralean, arratsaldeko 17:30etan, nire irakasle ohia zenarekin izan nuen hitzordua, Xabirekin hain zuzen ere. Xabi nik asko miresten dudan irakaslea da eta horren ondorioz, bera hautatu nuen elkarrizketa bat izaterako orduan. Bera hautatzeko beste arrazoietako bat, bere esperientzia da, hainbat urte daramatzalako hezkuntzaren munduan murgildurik eta aspektu eta adin ezberdinetako pertsonekin ibilia da, besteak beste. Beraz, ez nuen inongo zalantzarik izan elkarrizketa nori egin behar nion hautatzerako orduan.
Elkarrizketa hura bere etxean egin genuen, berak nahiago baitzuen bertan egin eta orokorrean, bikain joan zen. Hasiera batean pixka bat urduri nengoen, baina denborarekin urduritasun horiek alde batera utzi eta solasaldiari ekin genion. Gainera Xabirekin nolabaiteko harremana dut aspalditik, beraz ez nuen inolako arazorik izan edozein zalantza galdetzerako orduan. Horrez gain, Xabi hobeto ezagutzeko parada eman zidan elkarrizketa horrek eta egia esan, oso interesgarria iruditu zitzaidan berak aipaturiko hainbat arlo: ikasketak, bere pentsatzeko modua …
Elkarrizketari dagokionez, lehenik eta behin, galdera moduko batzuk aurrez eginak eraman nituen, elkarrizketari nolabaiteko sarrera emateko. Baina behin elkarrizketa hasi genuelarik, ez nuen gainontzeko galderen beharrik izan, etenik gabeko solasaldi batean murgildu ginen eta. Horrez gain, aipatu behar dut, oso gauza interesgarriak komentatu genituela eta gauza horiei buruzko bere iritzia ere adierazi zuela; esaterako, Lomceri edo hezkuntzaren munduan euskarak duen erabilpenari buruzko iritzia adierazi zuen, besteak beste.
Gainera, nire txikitako oroitzapenak ekarri zizkidan gogora hainbat gauza aipatu zituenean. Adibidez, ostiral arratsaldetan izaten genituen tailerrak (non berak zeramika tailerra lantzen zuen), ondarroako piztinetara egiten genituen bidaiak, jaialdiak … Egia esan asko poztu ninduen horrelako ekintzak oraindik ere martxan daudela jabetzeak, oso ekintza aberasgarriak direla iruditzen zaidalako ume baten heziketa prozesuan.
Amaitzeko eta arestian aipatu dudan bezala, solasaldi eder bat izan genuen eta Xabi gehiago ezagutzeko aukera izan nuen. Beraz, esan dezaket oso pozik irten nintzela berarekin izan nuen solasalditik eta baita bera ere, eta horixe da garrantzitsuena.

2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

ANA JAUREGIRI EGINDAKO ELKARRIZKETA











Nik egin dudan elkarrizketan nire lehen hezkuntzako irakasle ohiari egin nion, Ana Jauregiri. Ana Jauregi tolosarra da, baina nirekin koinziditu zuen Toki-Alai eskolan laugarren mailan. Betidanik asko apreziatu dudan irakaslea izan da eta elkarrizketa hau egiteko esan zidatenean, berehala pentsatu nuen berengan.

Elkarrizketa egiten ari nintzen bitartean irudi eta pentsaera asko etorri zitzaizkidan burura, lehen hezkuntzan Anarekin koinziditu nuen urtekoak. Egoten nintzen gela, patioko futbol partiduak, nire txikitako lagunak, irakasleak... oso momentu polita iruditu zitzaidan, eta asko pozten naiz berriz berarekin elkartzeak hainbeste urte pasa ondore. Gainera irakasle hau benetan asko apreziatzen dut eta lan honetan lagundu eta gero are gehiago. Txikitan arazo asko izan nituen bere klaseetan, asko kostatzen zitzaidan irakasgaiak aurrera eramateak baina bere laguntzaz eta bere motibazioari esker azkenean lortu nuen dena aurrera eramatea eta berak niregan sinesteak betirako eskertuko diot.

Bestalde Ana asko poztu zen,nik beregan pentsatzea eta esan zidan oso arro zegoela nitaz. Elkarrizketa egin ondoren esan zidan oso gustura aritu zela eta animo handiak eman zizkidan, unibertsitatean jarraitzeko.

Beraz nik uste dut magisteritza ikasteko gogoak hortik etortzen zaizkidala. Txikitan Anaren laguntza behar izan nuen, benetako irakasle baten laguntza nuen. Berak demostratzen zidan niregan benetan sinesten zuela eta arazo guztiak aurrera eramaten lagunduko zidala. Beraz nik Ana bezalako irakaslea izan nahi dut etorkizunean, nun laguntza behar duten umeei laguntzeko prest nagoen.


Maider Semperri egindako elkarrizketa

Nik elkarrizketa dbh-n izandako irakasle bati egin diot, Maider Semperri, bera ni bezala Beran bizi  da eta izan dudan irakaslerik onena izan da, klasetik kanpo ere niretaz arduratu izan delako eta nola esplikatzen zuen asko gustatzen zitzaidalako.

Elkarrizketa hau taberna batean egin genuen, kafe bat hartzen genuen bitartean.

Elkarrizketan uste baino gusturago egon naiz, hasieran ez nekien nola hasi galderak egiten baina azkenean nahigabe irten zaizkit galderak. Hagitz gustura sentitu nintzen berarekin, eta neuzkan zalantza guztiak galdetu ahal izan nizkion, berak ahal zuen neurrian argitu zizkidan zalantzak.

Konturatu nintzen momentu zailak pasa dituela irakasle denetik hainbat arrazoi direla eta, hala ere berak esan zidan  nahiz eta pertsonalki gaizki egon ikasleen aurrean ondo egoten saiatu behar dela.

Lan interesgarria iruditu zait elkarrizketa hau, azken finean irakaslea beste ikuspuntu batetik ezagutu ahal izan dut, bere ikasle bizitza nolakoa izan zen eta profesionalki orain nola eramaten dituen gauzak ikasi ahal izan dut, eta bere metodoa gustatu zait. Atentzioa deitu zidana zera izan zen, berak dioela pentsatzen ikasten erakutsi behar dela eta ez dena buruz ikasten, berak dioenez horek ez du ezertarako balio, azterketatik atera bezain laster ahaztuta edukitzen baitu ikasleak.

Laburbilduz, irakaslearekin egondako denboran oso gustura egon naiz eta kontatu dizkidan gauzak interesgarriak iruditu zaizkit, baita emandako aholku eta animoak ere.
Azken finean irakaslearengana hurbildu nintzen eta hori lagungarria izan daiteke hemendik aurrera ditudan zalantzak edo noizbait zerbait behar izanez gero errazago galdetuko diodalako.


2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

La educación prohibida

Gaur ikusitako pelikula 18 urteko mutil batek eginikoa da eta gaur egungo hezkuntza kritikatzen du. Horretarako gaian adituak diren hainbat pertsona elkarrizketatzen ditu, hauek leku ezberdinetakoak dira Txile, Argentina,Ekuador,Espainia... Elkarrizketatutako pertsona hauek ez daude ados gaur egungo hezkuntza sistemarekin ez baitute uste eraginkorra denik. Izan ere, umeak informazioa buruz ikastera behartuta daude eta errealitatean ez dute ezer ikasten.
Gu ados gaude pelikula honek egiten duen kritikarekin baina iruditzen zaigu irtenbide bat ere eman beharko luketeela. Hezkuntza motaren arazoak azaltzen dituzte baina hoiek konpontzeko biderik ez dute erakusten. Nahiz eta pelikulako ideia nagusiarekin ados egon bertan azaltzen dena praktikan jartzea ia ezinezkoa dela iruditzen zaigu, izan ere, hezkuntza sistema erabat suntsitu beharko zen berria sortzeko, gainera zaila izango zen hezkuntza berri hori definitzea. Jarraian filma hau kritikatzen duten bi artikulu ikusiko ditugu: de como se falla por ser imparcial , feroz ataque a la escuela publica
Lehenengo artikuluari begira bertan egiten duen kritika nagusia bideo hau aberatsei zuzendua dagoela da, hau da, publizitate hutsa dela eskola berri hoietara jende gehiago joan dadin , eta familia ideala behin eta berriro aurkezten du arazoak dituzten familiak kontuan hartu gabe. Guk ikusi dugun zatian familiaren irudi hori ez da agertu baina kritika hau egin duenarekin ados gaude, izan ere, familia guztiek eskubidea dute hezkuntza jasotzeko bere egoera ekonomiko nahiz soziala kontuan hartu gabe.
Bigarren artikuluari dagokionez, bertan esaten da beraien iritzi bereko adituak bakarrik hartzen dituela kontuan eta ez hezkuntza tradizionalaren alde dauden pertsonak. Hala ere, pelikulan planteatzen diren hainbat ideiekin ados dago baina uste du bi iritzi desberdin agertu behar direla gero ikusle bakoitzak berea aukera dezan, eta filma honek ez du aukera hori ematen. Kritika hau egin duenarekin erabat ados gaude, ideiekin ados egon arren ideia hauek inposatzen direla uste dugulako, eta ez dute hezkuntza tradizionalaren inguruan ezer onik esaten.

2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

Kaixo, Gasteizko majisteritza eskolan ikasten gabiltzan ikasleak gara eta blog bat egin dugu hezkuntzaren inguruan interesatzen zaizkigun gaiak elkarren artean konpartitzeko. Honen bidez, albiste edo bitxikerien berri modu desberdin batean jabetzeko aukera izan dezakegu. Espero dugu guk helarazitako informazioa baliagarri izan dadin ondo pasatzen duzuen bitartean... ONGI ETORRI KUXKUXERO GUZTIEI!!!!



Badakigunez, gaur egungo teknologiak oso aurreratuta daude, baina agian aurrerapen horiek garapen positibo bat suposatu beharrean, gizarte mailan atzerapauso bat izan dira. Einsteinek esan zuen bezala "temo al dia en que la tecnología sobrepase humanidad: el mundo solo tendrá una generación de idiotas". Jarraian arazo hau isladatzen duten bi argazki ikusiko ditugu.


 
 
 
  Argazki honek ez du ia azalpenik behar, literalki ikusten da nola mugikor bat liburu baten gainetik dagoela. Gauza bat liburuen irakurketa oso ohikoa ez izatea da,baina hau ez da irakurketa liburua , klaseko liburu bat baino, ikastolan dagoenaren seinale. Mugikorrarekiko sortu diren menpekotasunak adin gazteko ume batek mugikorrak klase orduetan erabiltzera eraman badu, kezkatzeko gaia da. Klasean egoera hau suertatzen bada, imagina ezina da zenbat denbora eskainiko dion halako ume bakoitzak egun osoan zehar haien mugikorrekin.
 
 
Badakigu zailtasunak edo urritasunak dituzten pertsonak daudela, baina horiek ere besteok bezala ikasteko eskubidea daukate nahiz eta beraien modura egin, ondorengo bideoan ikus daiteke haur itsu batek nola deskribatzen dituen loreen koloreak.
 
 
 
 
 
 
Orain ikusiko duzuen web orriak euskal hezkuntzaren printzipioak aldarrikatu eta ezagutaraziko digu,oso interesgarria da irakasleek web orri honetan  parte har dezaketelako beraien ideiak transmititzeko .