2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

Maider Semperri egindako elkarrizketa

Nik elkarrizketa dbh-n izandako irakasle bati egin diot, Maider Semperri, bera ni bezala Beran bizi  da eta izan dudan irakaslerik onena izan da, klasetik kanpo ere niretaz arduratu izan delako eta nola esplikatzen zuen asko gustatzen zitzaidalako.

Elkarrizketa hau taberna batean egin genuen, kafe bat hartzen genuen bitartean.

Elkarrizketan uste baino gusturago egon naiz, hasieran ez nekien nola hasi galderak egiten baina azkenean nahigabe irten zaizkit galderak. Hagitz gustura sentitu nintzen berarekin, eta neuzkan zalantza guztiak galdetu ahal izan nizkion, berak ahal zuen neurrian argitu zizkidan zalantzak.

Konturatu nintzen momentu zailak pasa dituela irakasle denetik hainbat arrazoi direla eta, hala ere berak esan zidan  nahiz eta pertsonalki gaizki egon ikasleen aurrean ondo egoten saiatu behar dela.

Lan interesgarria iruditu zait elkarrizketa hau, azken finean irakaslea beste ikuspuntu batetik ezagutu ahal izan dut, bere ikasle bizitza nolakoa izan zen eta profesionalki orain nola eramaten dituen gauzak ikasi ahal izan dut, eta bere metodoa gustatu zait. Atentzioa deitu zidana zera izan zen, berak dioela pentsatzen ikasten erakutsi behar dela eta ez dena buruz ikasten, berak dioenez horek ez du ezertarako balio, azterketatik atera bezain laster ahaztuta edukitzen baitu ikasleak.

Laburbilduz, irakaslearekin egondako denboran oso gustura egon naiz eta kontatu dizkidan gauzak interesgarriak iruditu zaizkit, baita emandako aholku eta animoak ere.
Azken finean irakaslearengana hurbildu nintzen eta hori lagungarria izan daiteke hemendik aurrera ditudan zalantzak edo noizbait zerbait behar izanez gero errazago galdetuko diodalako.


2 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut

    Oharra:
    Gustura irakurria. Eskerrik asko.
    Zurekin, behintzat, ematen dit zeharo asmatu dudala ariketarekin, pozgarria.


    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ErantzunEzabatu
  2. Ah!
    Ohar teknikoa:
    Blogean idazten ari zarela, bete ezazu "Titulua" eremua (izenburua horrela ipini behar baitzaio.

    ErantzunEzabatu